Errekako kirolariak bikain Nafarroako txapelketan

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 16a

Ezker-eskuin: Maritxalar, Mangado, Arregi, Bañares, Etxeberria eta San Miguel. Erreka K.E.

Sprint modalitatean bigarren izan da Iñigo Arregi sailkapen orokorrean eta txapeldun Santi San Miguel beteranoetan

Nafarroako Duatloi Txapelketan, sprint modalitatean, lana bikaina egin zuen Erreka Tria­tloi taldeak Valtierran.
 
Iñigo Arregi, Santi San Miguel, Rafa Maritxalar, Xabi Bañares Iñigo Manga­do eta Izaskun Etxeberria oiartzuarrak osatu zuten Errekako ordezkaritza txapelketan. Denek ere lan bikaina egin zuten. Iñigo Arregi hirugarren izan zen proban, baina bigarren Nafarroako txapelketan (1:03:11). Santi San Miguel bosga­rren izan zen eta lehenbizikoa beteranoetan (1:03:55) eta Rafa Maritxalar zortzigarren orokorrean eta hirugarren beteranoetan (1:05:25). Xabi Bañaresek 34. postuan bukatu zuen eta Iñigo Mangadok 58.
 
Emakumezkoetan, Izaskun Etxeberria hirugarren izan zen (1:25:42).
 
Beraz, maila bikaina erakutsi zuen Errekak. Horren erakusgarri, taldekako sailkapena izatekotan, orain Erreka txapelduna izanen zela sprint modalitatean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun