Erreka Elkarteak antolatutako Malerrekako XIII. eskuz binakako pilota txapelketan izen emateko epea zabaldu dute azaroaren 2ra arte. Heldu den urteko urtarrilaren erdialdera hasita, zazpi kategoriatan banatuak ariko dira pilotariak: benjaminak, alebinak, infantilak, kadeteak, jubenilak, bigarren mailako seniorrak eta senior elite. Kategoria guztietan lehiaketa irekia izanen da, senior elite kategorian izan ezik, hemen pilotariak gonbidatu eginen baitituzte.
Kanporaketa moduan jokatuko da txapelketa eta finalak otsailaren azken astean edo martxoko lehendabizikoan izanen dira. Izen ematea posta elektroniko bidez egin daiteke (salaae@gmail.com) eta izen emateko orrian, telefonoaren zenbakia eta posta elektronikoko helbide bat jarri behar dira. Parte hartzeko federazio lizentzia eguneratua edukitzea ere derrigorrezkoa da.