Nafarroako pilotari gazte onenak bildu dituen Javier Hernandez Memoriala jokatu da lehen aldiz. Irailaren 27an jokatu ziren bi finalak Iruñeko Labriten eta Bortzirietako bi pilotarik lortu zuten txapela janztea: Iñigo Martinez beratarrak 22 urtez beheitiko kategorian eta Jon Olaizola lesakarrak gazte mailan.
Jubeniletan, Jon Olaizolak Etxarri Aranazko Joanes Bakaikoa izan zuen lagun aitzineko koadroetan eta 22-21 irabazi zieten Aitor eta Oier Etxeberria bizkaitarrei.
22 urtez beheitiko finala ez zen hain berdindua joan, baina emozioa izan zuen. Iñigo Martinez beratarrak Zugarraldeko Asier Agirre izan zuen lagun aitzinean eta Iker Irribarria eta Jon Erasun gipuzkoarrei 22-17 irabazi zieten.
Gainera, pilotari nobleenari emandako Shanti Andia saria jaso zuen Iñigo Martinezek.