Kirol sasoi berria hasia da herriko taldeentzat. Esku baloian, 11 urtez azpiko ekipak galdu du 21-4 Buroseko ekiparen kontra, 13 urtez azpikoek ere galdu dute Hendaiaren kontra 31-11, 15 urtez azpikoek Lucq de Béarn-en kontra galdu dute 25-18. 18 urtez azpiko ekipak Buros-en kontra irabazi du 17-10 eta seniorrek Escoubes-en kontra irabazi dute 22-14.