Urriaren 19tik urriaren 29ra usoaren besta ospatuko da Saran. Gertakari horren karietara egunero ekitaldi bereziak antolatuak izanen dira.
Urriaren 19an, igandearekin, Larrunen goizeko 10etan Usoaren kofradiaren desfilea izanen da. Astelehenean arratsaldeko 4etatik goiti pilota partidak izanen dira plazan. Urriaren 21ean, astearte arratseko 6etan Zazpiak Bat taldeak dantza ikusgarri bat emanen du plazan. Urriaren 22an, asteazken goizeko 11etan usotegiaren bisita bat antolatua da. Izenak aitzinetik eman beharko dira turismo bulegoan. Urriaren 23an, ortzegunean Erlauntza abesbatzak kantaldi bat emanen du Santa Katalinako kaperan gaueko 8:30ean. Urriaren 24an, ortziralean goizeko 10etan herriaren bisita bat proposatua izanen da. Igandean, urriak 26, goizeko 11etan usotegiaren bertze bisita bat antolatua da.
Aste osoan zehar Usoak sarean erakusketa ikusten ahalko da turismo bulegoan. Urriaren 15etik goiti herriko jatetxe guziek usoa proposatuko dute beraien menuetan.