Oskorri musika talde ospetsua eta Ipar Euskal Herri osoko artista ainitz kantuz ariko dira Zaldubi ikastolaren alde urriaren 26an, 16:00etan Larreko kulturgunean. Boz asko preziatzen ahalko da kantaldi hortan, hauen artean Magali Zubillaga, Izarrak, Maddi Zubeldia, Artxeroak, Amaia Rioupeyrous eta Erramun Martikorenarenak bertzeak bertze.