Udalekuaren balorazio ona egin dute gurasoek

Iñigo IMAZ 2014ko urriaren 16a

Urdazubi eta Zugarramurdiko neska-mutikoek lehen aldiz izan dituzte udalekuak. Iñigo IMAZ

Lehen aldiz egin da eta esperientziaren beharra eta balioa goraipatu dute

Gan den uztailean Zugarramurdiko Akela­rrenean antolaturiko udalekuaren gainean  balorazio baikorra egin du Guraso Elkarteak. Uztailean zehar, astelehenetik ortziralera bitartean, eta goizeko 10etatik eguardiko 1ak arte, 30 ume inguruk parte hartu zuten Itziar, Izaskun eta Maialen begiraleek antolaturiko ekitaldi ezberdinetan. 
 
Aurtengoa lehen aldiz antolaturiko udalekua izan da eta  esperientziaren beharra eta balioa goraipatu nahi izan dute gurasoek. Izan ere, gurasoen asmoetariko ba­t, umeek udan ongi pasatzeaz aparte, urtean zehar Zugarramurdi eta Urdazubiko eskoletatik kanpo ikasten duten umeak  eta herrian bertan ikasten dutenak elkartzea izan da. Doike, Zugarramurdiko nahiz Urdazubiko Herriko Etxeen lagun­tza ere eskertu nahi izan dute, eta aurrerantzean ere elkarlanean jarrai­tzeko asmoa adierazi dute prentsa ohar bitartez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun