Giro ederrean joan da Bertizko Ate Irekien Eguna

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 16a

Doneztebeko Mendi Abesbatzak emanaldia eskaini zuen

Bertizko Jaurerria Parke Naturalak ate irekiko jardunaldia ospatu zuen urriaren 5ean. Eguraldi gorabehera­tsua izan zen, baina halere jendetza bildu zen ekitaldi ezberdinetan parte hartzeko asmoarekin.

Jardunaldia igande goizeko 10:30ean hasi eta 19:30ean bukatu zen eta programaren baitan haurrentzako birzikla­tze-saioak, pintura, yoga, argazkilaritza, dan­tzariak, egurrezko eskulturen erakusketa, informazio-mahaiak, eta Bertizko Jaurerriko Lorategi Historiko-Artistikoan  eta basoan egindako doako bisitak izan ziren, bertzeak bertze. Arratsaldean emanaldia eskaini zuen Doneztebeko Mendi Abesba­tzak. 

Bertizko Parke Naturalak 33.894 bisita jaso ditu aurtengo lehen seihilekoan, 2013an aldi berean izandako bisitak baino % 10 gehiago. Lorategi historiko-artistikoan, aurtengo urtarriletik ekaina bitarte 18.123 pertsona sartu dira, naturako interpretazio-zentroan, 9.817, eta basoan, 14.821 per­tsona.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun