Erasun Euskal Herriko finalean

Arkaitz MINDEGIA 2014ko urriaren 16a

 Ander Erasunek Nafarroako lehenengo mailako aizkolari txapelketako finala jokatu zuen urriaren 5ean Etxarrin eta bosgarren postuan sailkatu zen.
 
Bertze aldetik, aitzineko alean aipatu genuen Euskal Herriko finaletik kanpo gelditu zela Erasun. Kanporaketako sei onenak sartzen ziren finalean eta bera zazpigarren izan zen. Baina badirudi Nafa­rroako txapelduna suertatu zen Floren Nazabal oinazeak dituenez ez duela parte hartuko finalean. Beraz, Aurtizko aizkolariak izanen du finalean parte hartzeko aukera, urriaren 26an Beasainen.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun