Hitzetik hortzeran Joaldunen Eguna

Arkaitz MINDEGIA 2014ko urriaren 16a

ETBko Hitzetik hor­tzera programaren urriko lehenbiziko saio­an, 30. Joaldunen Eguneko irudiak ikusi ahal izan ziren. Herri bazkarian egin zuten saio­txoaz gain, goizean goizetik ere  bertsolariak joaldun eta trikitilariekin batera ibili ziren Ameztia auzoko baserrietan. Kanpotik etorritako ber­tsolariek herrikoen laguntza izan zuten lan horretan. Honela, Jexux Mari Irazurekin Joxe Mari Fagoaga aritu zen eta Miren Amurizarekin Egoitz Gorosterrazu. Bertan bizi­tzen den giroaz eta ber­tso politak berriro telebistatik ikusteko aukera izan genuen.
 
Bertze aldetik, Iturenen Ber­tso eskola osa­tzeko asmoa dute. Oraingoz, bileratan daude eta hurrengo alean ja­rriko ditugu honen in­guruko berriak.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun