Bertze urte batez ere, giro eta eguraldi politarekin pasatu ziren herriko bestak. San Migel egunean euri pixko bat egin bazuen ere, gainerakotan giro atsegina izan zen ekitaldi guzietarako. Herri bazkaria, Irazu eta Zubeldia bertsolariekin, aizkora apostua, pilota partidak, haur jokuak, eta abar. Hurrengo urte arte!