Tiburcio Arraztoak 'Entre Dios y la pelota' liburua aurkeztuko du urriaren 17an

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 17a

Ortziral arratsaldeko 7etan Iruritako Jauregian

Iruritan sortu eta aspaldiko urteetan Donezteben bizi den Tiburcio Arraztoak liburu berri bat eman du argitara: 'Entre Dios y la pelota' (Jaungoikoa eta pilotaren artean). Urriaren 17an, ortziralean 19:00etan eginen da Iruritako Jauregian.

Laxoa elkarteko buru da Tiburcio Arraztoa, baita laxoan aritu izandakoa ere eta kirol honi buruz bi liburu idatzi ditu lehendik: Guante-Laxoa, la modalidad mas antigua de la pelota vasca eta Laxoa, la pelota en la plaza. Gainera, Txuma Primekin batera Laxoaren Gida ere eman zuen argitara. Orain, "Entre Dios y la pelota" liburuan, euskal pilota eta elizaren arteko izan diren harremanak azaltzen dizkigu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun