Heldu den azaroaren 1ean (larunbata) Baluarten burutuko den Iruñea Kantuan II jaialdian Erreka taldeko dantzariek parte hartuko dutela. Ea iaz bezala, denok gozarazten gaituzuen. Animo neskak! Erreka dantza taldea emanaldiz emanaldi dabil azken hilabeteotan. San Pedro bestetako emanaldiaren ondotik, uztail bukaeren Baztandarren Biltzarrean egon ziren, abuztuan Ezkurra eta Legasako bestetan eta irail hasieran Eratsunen. Urriaren 5ean Bertizko Ate Irekien Egunean parte hartu zuten eta urriaren 11n Lesakako Harriondoa Kultur Etxean.