Emakumea eta kirola kanpainaren baitan bi ekimen eginen dira herrian urriaren 31n. 10:30ean azoka dagoen txokoan, stand bat jarriko da hurbiltzen diren emakumeei, pisua, tentsioa eta gisakoak neurtzeko. Neurketak eginen zaizkie eta aholkuak emanen zaizkie elikadura eta kirolari buruz. Gero, 11:30ean, Mankomunitatean, Emakumea eta kirolari buruzko hitzaldi bat izanen da. Ekimen hau Osasun Etxetik, INAFI (Berdintasunerako Nafarroako Institutua), eta Nafarroako Kirol Institututik bultzatua dago.