Kontsumitzaileen Bulegoak hamabortzero eskainiko du zerbitzua

Marga ERDOZAIN 2014ko urriaren 16a

Iratxe Kontsumitzaile Elkartearen eskutik

Malarrekako mankomunitateko kontsumitzailearen udal bulegoak  aurtengo udazkenean ordutegi hau izanen du: urriaren 24an, azaroaren 7 eta 21ean eta abenduaren 5 eta 19an. Zerbitzu honek dohaineko bitartekari­tza eta laguntza juridikoa eskaintzen du Ira­txe Nafarroako Kontsumitzaileen Elkartearen eskutik. Bertan bidera­tzen diren kexak eta galderak gai hauen ingurukoak dira: etxebizitza, aseguruak, banku eta aurrezki kutxak, etxeko zerbitzuak, tailerrak eta zerbitzu teknikoak, administrazioa, gure kon­tsumoari buruzko guztia…  
 
Bulego honetako zerbitzua jaso ahal izateko aldez aurretik ordua eskatu behar da, Mankomunitateko telefonora deituz (948451746).
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun