Eneko eta Koldo Herrera anaiek, Caja Ruralek antolatutako BTT martxako karrerak bukatu zituzten irailaren 21ean. Irailaren 28an, berriz, Open Diario de Navarrak antolatutako karrera Logroñon izan zuten. Honetan Enekok 7. postua lortu zuen eta Koldo anai gazteenak lehenengoa. Urriaren 5ean, berriz ere Logroñon jokatu zen bigarren karreran Enekok 5. postua eta Koldok bigarrena lortu zuten. Urriaren 4an Enekok, Aiako Harriako BTT martxako ibilbide laburra egin zuen (35 kilometro), bigarren postua lortuz.