Usopop elkarteak urriaren 19an, igandearekin, kontzertuak antolatuko ditu Sarako Santa Katalina kaperan. Kaliforniako Dorian Wood kantaria eta Gipuzkoako Napoka Iria taldea entzuteko parade ukanen duzue. Kontzertuak arratsaldeko 5etan hasiko dira eta sartzeak 6 euro balio du.