Urriaren 3an irteera egin zuten eskolako ikasle guztiek Bertizera. Pozez ikusten zitzaien irteera zutelako, baina ttikienei autobusean joatea zen ilusio gehien egiten ziena. Herritik autobusez Narbartera joan ziren eta handik oinez Bertizera. Bi taldeetan banatu ziren Bertizeko jarduerak egiteko. Batzuk 10:00etatik 12:00etara eta bertzeak berriz 12:00etatik 14:00etara. Bazkaldu eta jolasteko tartea izan zuten. Arratsaldeko 4etan berriz ere herrira bueltatu ziren poz-pozik dena ongi atera zelako. Argazkian, Haur Hezkuntzakoak irakasleekin.