Seigarren urtez segidan dantza jaialdia egin dute. Ikuskizun ederra, paregabea, dantza ezberdinez osotua eskaini zuten irailaren 26an eta jende aunitz bildu zen frontoian. Hasiera ttikienek eman zioten Txulalai eta Zapatain dantzatuz. Ondoren koxkorren taldeak Ziego eta helduek Gipuzkoa dantzatu zuten. Neska koxkorrek segituz, Matelota dantza egin zuten eta ondoren ttikien taldeak berriz Neskatxa eta Jokua dantzak eskaini zituzten. Helduek berriz ere txanda hartu zuten Larrain-dantzarekin. Ondotik koxkorrenek Gorulari, Kontradantza eta Borobila dantzatu zituzten. Gizonezkoek Xemeingo Ezpatadantza eta koxkorrek Bailaos eta Arin latin dantzatu zituzten eta emanaldia bukatzeko helduek Sunbillako jota eta Porrusalda. Azken dantzak dantzari guztiek egin zituzten elkarrekin: Txapeloa eta Barraskilloa.