Mikel Markez eta Erramun Martikorenak kontzertua eskainiko dute urriaren 18an, larunbat arratsaldeko 7etan hasita Beintza-Labaiengo elizan. Emanaldi hau Malerrekako Kultur Ibilbidearen barrenean antolatu du bertako Euskara Zerbitzuak Beintza-Labaiengo Udalarekin elkarlanean. Belaunaldi ezberdinetakoak badira ere, taulak batu egin ditu Mikel Markez eta Erramun Martikorena.
Oharkabean, hau da, «elkarrekin kontzertuak ematen hasiko gara» esan gabe egin dute bat, adierazi izan dutenez. Eskainiko duten emanaldian Markezek eta Martikorenak haien kantutegiko kantu zahar eta berriak kantatuko dituzte.