Zubietako Euskararen Eguna giro ederrean joan da aurten ere

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 13a

Joaldunek berriz ere giroa piztu zuten. Izaskun Zubialde

Herrian bizi diren umeen argazkiekin egindako egutegiak arrakasta handia izan du

Zubietako gazteek antolatutako Euskararen Egunak bi egun hartu ditu aurten ere, urriaren 10 eta 11. Egun handia, noski, larunbata izan zen, baina ostiraletik somatu zen mugimendua Zubietan, lehiaketak, hitzaldiak eta kontzertuak izan baitziren. Euskararen Egunaren baitan, Txitxilu elkarteak herrian bizi diren umeen argazkiekin egindako egutegia ere ezagutzera eman zen. Ikusi Izaskun Zubialderen argazkiak

Zubietako gazteek antolatutako Euskararen Egunak bi egun hartu ditu aurten ere, urriaren 10 eta 11. Egun handia, noski, larunbata izan zen, baina ostiraletik somatu zen mugimendua Zubietan, lehiaketak, hitzaldiak eta kontzertuak izan baitziren. Euskararen Egunaren baitan, Txitxilu elkarteak herrian bizi diren umeen argazkiekin egindako egutegia ere ezagutzera eman zen. Ikusi Izaskun Zubialderen argazkiak

Ostiral arratsaldean Errandonea ostatuan egin zen Pintxo lehiaketan hogei pintxo aurkeztu ziren eta Itziar Smithek lortu zuen lehen saria, Domintxineko Maribel izan zen bigarrena eta Zortotzako Yolanda hirugarren. Mus txapelketan, berriz, Markesko Txomin eta Santxoko Xabier suertatu ziren txapeldun, finalean Markesko Xantiri eta Pentako David-i irabazita. Gainera, agoteen inguruko solasaldia eta Guajiroen eskutik kontzertua aditzeko aukera ere izan zen.

Baina, aipatu bezala, larunbatekoa izan zen Euskararen Eguna handia. Eskulangileen lanak ikusgai eta erosgai izan ziren goiz-goizetik. Zaldi itzulia egiteko aukera ere izan zen plazatik abiatuta eta gazta eta urdaiazpikoaren postua ere jarri zen, jendeak pisua asmatzeko apostua egin zezan. Azkenean, gehien hurbildu zirenak Lopeko Arantxa (gazta) eta Imanol Baleztena Exkurra (urdaiazpikoa) izan ziren. Joaldunek eta trikitilariek ere giroa jarri zuten plaza inguruan eta egun bikaina izan zen. Aspaldian ikusten ez zen herri kirol saioa ere eskaini zuten herriko neska-mutilek.

 

Egutegia

Txitxilu elkarteak egutegiak egin zituen herrian bizi diren haurren argazkiekin eta arrakasta izugarria izan zuen. Bestalde, sakeleko egutegiak ere saldu zituzten eta arratsaldeko zozketan jendetza handia bildu zen. Inguruko komertzioek emandako gauzekin 26 sorta ezberdin egin ziren. Hortaz, komertzio horien laguntza eskertu nahi izan dute antolatzaileek. Zehazki, Zubietako Herriko estatua, Santxo okindegia eta Errandonea estatua, Iturengo Josetxo farmazia, Arizkungo Gorramendi gasnak, Elgorriagako bainuetxea. Doneztebeko Lilura ileapaindegia, Merkaopari, Telletxea mobleak, Cosas de casa, Santamaria jatetxea, Zaldua argazkiak, Casa Ostiz, Jaione Tintategia, Arrate estetika zentroa, Zarbo informatika, Eroski city eta Maider farmazia eta iruritako Socorro “Cristian Lay”.

Bertso bazkaria animatua joan zen, Agin Laburu eta Jexux Mari Irazuren bertsoekin eta arratsaldean ere izan ziren haur jokoak, Muxikoak, zozketak, Eñaut Elorrieta plazan aditzeko aukera eta gauerditik aurrera Estu&Larri eta Oharkabe taldeekin dantza egiteko aukera, ordu txikiak arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun