Landa eremuko emakumeen eguna ospatzeko jarduerak antolatu dituzte

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 13a

50 diru-zorrok eta emakumeen testigantzak osatzen dute Leitzako udaletxean ikusgai izanen den erakusketa. Utzitako argazkia

Leitzan erakusketa antolatu dute eta Elizondon 81 amama dokumentalaren emanaldia

Urriaren 15ean ospatuko da Landa Eremuko Emakumeen Eguna. Hori dela eta, Leitzaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak erakusketa, dokumental emanaldia eta mahai ingurua antolatu ditu. Erakusketa urriaren 13an irekiko da Leitzako udaletxean. Baztango Udalak antolatuta, berriz, 81 amama dokumentala eskainiko da urriaren 15ean Arizkunenean.

Urriaren 15ean ospatuko da Landa Eremuko Emakumeen Eguna. Hori dela eta, Leitzaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak erakusketa, dokumental emanaldia eta mahai ingurua antolatu ditu. Erakusketa urriaren 13an irekiko da Leitzako udaletxean. Baztango Udalak antolatuta, berriz, 81 amama dokumentala eskainiko da urriaren 15ean Arizkunenean.

Urriaren 13an, astelehenean 19:00etan, irekiko ditu ateak erakusketak. Diruaren sexu ezkutua izenburupean, 50 diru-zorrok eta emakumeen testigantzek osatzen dute erakusketa. Erakusketa, urriaren 13tik azaroaren 4ra, astelehenetIk ostiralera egonen da zabalik, 09:00etatik 14:00 etara, udaletxeko lehen solairuan. Erakusketa irekitzeko, Larre motzetik dokumentalaren emanaldia prestatu dute. Haurralde Fundazioa eta Malen Etxearen eskutik, Euskal Herriko garapenean lagundu duten emakume ezezagunen istorioak ezagutzeko aukera izanen da. Mahai inguru bat ere egitekoa da urriaren 22an, 19:30ean Atekabeltzen eskualdeko emakumeen esperientziak biltzeko. Kristina Saralegi (abeltzaina eta aizkolaria), Miren Intxaurrondo (Sarrioko langilea), Jaione Aldaia (Esportazio arduraduna eta coach-a) eta Garbiñe Hernandorena (burdindegiko saltzailea) izanen dira hizlariak.

 

81 amama dokumentala Elizondon

Baztango Udalak, bere aldetik, 81 amama dokumental emanaldia eskainiko du urriaren 15ean, asteazken arratsaldeko 7etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Ondotik solasaldia izanen da Izaro Gonzalez Ieregi zuzendariarekin. Identitateen transmisioari buruz mintzo den dokumentala da 81 amama. Genero, nazio eta klase zapalkuntza esperimentazioaren bidetik lantzen dituen obra; erantzunak eman baino, galderak planteatzen dituena. Izaro Gonzalez Ieregi sortzaileak zuzendu duen dokumental esperimentala da. Baserri munduarekin lotura duten amonak eta bilobak elkarrizketatu, eta haien arteko aldeak bildu ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun