Udazken besta ospatu dute Beintza-Labaiengo Ittur-Ondo elkartean

Arantxa ITURRALDE 2014ko urriaren 13a

Afari ederra izan zuten elkartean. Arantxa Iturralde

Aizkora apostua, afaria eta kantu zaharrak izan zituzten

Udazkenari ongi etorria emateko asmotan, besta giroan hasi dira Beintza-Labaienen. Joan den larunbatean, hilak 11, hain zuzen ere, herritarrak gozatzeko aukera izan zuten Ittur-Ondo elkarteak antolatutako hainbat ekitaldietan.

Batetik, eta nola ez, aizkora erakustaldia eskeini zuten herriko bi bikotek: Etxeberria anaiak Beintzatarrak (Jesus eta Miguel Anjel), garaile suertatu zirenak, eta Jazinto eta Pello Labaindarrak.
Bestetik, afari ederra izan zen elkartean; piperrada, txuleta, salda eta tarta. Betiko euskal kantu zaharrak kantatu ziren afal ondoren eta giro politaz gozatzeko aukera izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun