Urriaren 11n hitzordu bikoitza dute bertsozaleek Senperen

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 10a

2011n Lesakan egin zen Euskal Herriko Bertso Eskolen Topaketan, Baztangoak lanean. Artxiboko argazkia

Xilaba txapelketako bigarren kanporaketa eta Bertso Eskolen Eguna ospatuko dira larunbatean

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko IV. Bertsulari Xapelketa urriaren 4an hasi zen Muskildin eta bigarren kanporaketa Senperen izanen da urriaren 11n Larreko Kulturgunean 17:00etatik aitzinera. Battit Crouspere, Lur Renteria, Maddalen Arzallus, Maddi Sarasua, Miren Artetxe eta Xumai Murua ariko dira kantuan. Kanporaketa hasi aitzin bertso giroa nabarituko da herrian, Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguna ere orduan izanen baita.

Bertso Eskola Arrosak hartu du aurten topaketa bere herrian antolatzeko txanda, eta egitarau hau osatu dute. 12:00etan hasiko dira topaketak Larraldean eta ondotik bazkaria izanen da. Arratsaldean kantu ibilaldia izanen da eta arratsalde ilunabar aldean poteoa, talo jatea eta kale animazioa. Gaztetxean segida izanen du bestak. Lotarako akanpatzeko tokia ere jarriko dute, baina gogorarazi dute oihal etxola norberak ekarri behar duela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun