Imuntzo eta Beloki Elgorriagan izanen dira urriaren 11n Malerrekako Kultur Ibilbidearen baitan

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 10a

Imuntzo eta Beloki, soinu txikiarekin eta panderoarekin ariko dira larunbatean Elgorriagan. Artxiboko argazkia

Gaztagintza erakusketa eta herri bazkaria ere eginen dira larunbatean

Malerrekako Euskara Zerbitzuak, Sunbillako, Elgorriagako, Beintza-Labaiengo eta Urrozko Udalek Malerrekako Kultur Ibilbidea antolatu dute. Kultur ibilbide hau antolatzen den bigarren urtea izanen da. Ibilbideak iaz izan zuen arrakasta ikusita, 2014an berriz ere egitarau erakargarri bat antolatu dute. Kultur Ibilbide hau joan den asteburuan hasi zen Sunbillako kanpinean Beira taldearen emanaldiarekin. Urriaren 11n, larunbatean, Imuntzo eta Beloki ariko dira 17:00etan Elgorriagan. Triktilari eta panderojolearen emanaldiaz gain, eguerdian gaztagintza erakusketa bat eginen da eta 14:00etan herri bazkaria egonen da.

Kepa Junkerak eta Joseba Tapiak irekitako bide berritzailetik, Juan Ramon Azpitarte Imuntzo-k (soinu txikia) eta Eleuterio Jauregi Beloki-k (panderoa, ahotsa) erritmo berriak erantsi dizkiote trikiti tradizionalari 1991n elkarrekin jotzeari ekin ziotenetik: tex-mex, cajun, country... Ibilbide oparoa garatu dute hogei urtean, zortzi disko kaleratu baitituzte eta ehunka plaza eta erromerietan aritu, betiere umorea, giro ona eta dantzarako gogoa ekarriz.

Aitzinera begira

Malerrekako Kultur Ibilbidearekin segituz, urriaren 18an, Mikel Markez eta Erramun Martikorenak kantaldia eskainiko dute Beintza-Labaiengo elizan 19:00etan. Urriaren 25ean, azkenik, Kiki, Koko eta Moko pailazoak ariko dira Urrozko frontoian 17:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun