Jubenil mailako futbol derbia jokatuko dute Doneztebek eta Aurrerak

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 10a

Toki Ona-Bortziriak saskibaloi taldeko neska juniorrek lehen partida jokatuko dute

Nafarroako jubenilen bigarren mailari dagokion derbia jokatuko dute Doneztebek eta Leitzako Aurrerak larunbat arratsaldeko 3:45ean Donezteben. Baina bertze hainbat partida interesgarri izanen dira asteburuan, futbolean, areto-futbolean, eskubaloian nahiz errugbian. Saskibaloian, Toki Ona-Bortziriak taldeko neska juniorrek denboraldiko lehen partida jokatuko dute Noainen.

Nafarroako jubenilen bigarren mailari dagokion derbia jokatuko dute Doneztebekl eta Leitzako Aurrerak larunbat arratsaldeko 3:45ean Donezteben. Baina bertze hainbat partida interesgarri izanen dira asteburuan, futbolean, areto-futbolean, eskubaloian nahiz errugbian. Saskibaloian, Toki Ona-Bortziriak taldeko neska juniorrek denboraldiko lehen partida jokatuko dute Noainen.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte – Real Union, igandean 18:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako Preferente mailan

Baztan – CF Beriain, larunbatean 16:45ean, Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan

Dunboa Eguzki - Gure Txokoa, igandean 16:30ean Irungo San Jose Obrero zelaian.

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Aurrera – Beti Kozkor, igandean 17:45ean Leitzako Arkiskilen.

Doneztebe – UD Mutilvera, larunbatean 18:00etan Donezteben.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Mundarro - Beti Gazte, larunbatean 15:30ean Astigarragako Zarkumendegin.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

Gure Txokoa – Allerru, larunbatean 16:30ean Berako Matzadan.

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

Doneztebe - Aurrera derbia larunbatean 15:45ean Donezteben.

CD San Ignacio – Baztan, igandean 11:00etan Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Real Union - Gure Txokoa, igandean 11:30ean Irungo Gal zelaian.

Beti Gazte – Dunboa Eguzki, igandean 16:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Baztan – AD San Juan, larunbatean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

CD San Cernin B – Doneztebe, larunbatean 16:00etan Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Nafarroako infantilen lehen mailan

SD Alsasua – Doneztebe, larunbatean 11:30ean Altsasun.

Baztan – CD Lagun Artea, igandean 12:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako infantilen bigarren mailan

UCD Burlades B – Baztan, igandean 15:30ean Erripagainan.

Emakumeak Gipuzkoako ligan

Allerru - Beti Gazte, larunbatean 18:00etan Lezoko Plazetan.

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailan

Gure Txokoa – Laskorain, ortziralean 20:30ean Berako Toki Onan.

Gipuzkoako hirugarren mailan

Samaniego Orixe B - Umore Ona Goizueta, ostiralean 20:45ean Uzturpen.

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen 2. Maila nazionalean

Erreka – Burlada, Donezteben larunbatean 17:30ean.  

Emakumezkoen Ligan

Baztango BKT – BM River Ega, larunbatean 19:00etan Elizondoko kiroldegian.

Kadete neskak

Malkaitz – Erreka, larunbatean 10:00etan Burlatan.

BM Tafalla – Baztango KT, larunbatean 10:30ean Tafallako Ereta frontoian.

Kadete mutilak

Erreka – Atalaya, larunbatean 11:30ean Donezteben.

Infantil neskak

Malkaitz B – Erreka, larunbatean 11:00etan Burlatan.

Baztango KT B – Atarrabia, larunbatean 11:00etan Elizondoko kiroldegian.

Loyola B – Baztango KT A, larunbatean 11:00etan Mendillorriko kiroldegian.

Alebin mixtoa

Erreka B – Huarte, larunbatean 10:30ean Donezteben.

Lagunak – Erreka A, larunbatean 10:30ean Barañainen.

Alebin neskak

Beti Onak A – Erreka, larunbatean 10:00etan Atarrabian.

Prealebinak neskak

BM Uharte mixto – Baztango KT, larunbatean 10:15ean Uharteko Ugarrandia kiroldegian.

 

SASKIBALOIA

Junior neskak

CB Noain – Toki Ona Bortziriak, igandean 10:00etan Noaingo kiroldegian.

 

ERRUGBIA

Euskal Liga

Uni Bilbao - BRT Menditarrak, larunbatean 17:30ean Bilbon.

Kadeteen Euskal Liga

BRT Menditarrak/Irun – Atletico San Sebastian, larunbatean 11:00etan Irunen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun