Eñaut Elorrieta ariko da kantari Zubietako Euskararen Egunean

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 9a

Aurten ere bertso bazkarian bilduko dira igandean. Artxiboko argazkia

Urriaren 11n eginen dira ospakizun gehienak baina bezperan ere lehiaketak, hitzaldia eta kontzertua izanen da

Zubietako gazteek antolatutako Euskararen Egunak bi egun hartuko ditu aurten ere, urriaren 10 eta 11. Baserritarrez jantzita etortzera ere animatu dute.

Zubietako gazteek antolatutako Euskararen Egunak bi egun hartuko ditu aurten ere, urriaren 10 eta 11. Baserritarrez jantzita etortzera ere animatu dute.

 

OSTIRALA, URRIAK 10

• 18:30ean Pintxo lehiaketa Errandonea ostatuan.

• 20:00etan hitzaldia herriko estalpean: Agoteak Zubietan ere!

• 22:00etan Mus txapelketa Errandonea ostatuan.

• 23:00etan kontzertua Guajiroen eskutik.


LARUNBATA, URRIAK 11

EUSKARAREN EGUNA

• 10:00etan hasita,artisauak egongo dira plaza inguruan. Gazta eta urdaiazpikoaren postua ere jarriko da, jendeak pisua asmatzeko apostua egin dezan.

• 10:00etan zaldi itzulia.

• 10:30ean trikitilarien itzulia herrian barna.

• 11:00etan joaldunak.

• 12:30ean herri kirolak.

• 14:00etan bertso bazkaria Agin Laburu eta Jexux Mari Irazurekin. Ondotik herriari buelta. Bazkarirako bi menu izanen dira, haurrentzat eta helduentzat.

• 17:00etan haur jokoak.

• 19:30ean Muxikoak.

• 20:00etan gazta eta urdaiazpikoaren zoz­ke­ta.

• 20:30ean Eñaut Elorrieta plazan.

• 00:00etan ESTU& LARRI plazan eta ondotik gaupasa OHARKABE taldearekin. Kontzertuetako sarrera: borondatea!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun