Zine sasoia urriaren 12an hasiko da Donezteben

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 9a

Ocho apellidos vascos filma ikusteko aukera izanen da igandean Donezteben. Artxiboko argazkia

Los Muppets eta Ocho apellidos vascos filmak ikusgai izanen dira zineman

Los Muppets eta Ocho apellidos vascos filmek emanen diote aurten Doneztebeko zinemaldiari hasiera urriaren 12an. Laugarren ikasturtea da Erreka eta Mendaur guraso elkarteek herriko kulturari bultzadatxoa eman nahian zine emanaldiak antolatzen dutela.

Los Muppets eta Ocho apellidos vascos filmek emanen diote aurten Doneztebeko zinemaldiari hasiera urriaren 12an. Laugarren ikasturtea da Erreka eta Mendaur guraso elkarteek herriko kulturari bultzadatxoa eman nahian zine emanaldiak antolatzen dutela.

Denboraldia aurreratu dute aurten (azaroan hasten baitziren) eta Aste Santuan akitzeko asmoa dute. Beraz, ia sei hilabetez hamabortzero bi pelikula, 16:30­ean eta 18:30ean pantailaratuko dira. Osotara 24 edo 26 pelikula ikusteko aukera izanen da euro baten truke. Ekimen hau aurrera atera ahal izateko Burrunbak utzitako ekipo teknikoa erabiltzen da, publizitatea eta kartela Doneztebarrak Merkatari eta Zerbitzu Elkartearen dirulaguntzari esker egiten da eta Udalak egoitza erabiltzea baimentzen du. Horretaz gain eta batez ere, hainbat gurasoen inplikazioa ezinbertzekoa da emanaldi hauek burutu ahal izateko: txandak, bilerak, zine aretoaren garbiketa… Lortutako dirua, beste urtetan egin den bezala (proiektore berria, elikagai bankua, Enaitzen aldeko kanpaina…), ekipo teknikoan hobekuntzak egiteko eta hainbat ekimen solidario edo aisialdiko ekitaldiak antolatzeko erabiliko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun