Arkupeak elkarteak Platinozko eta Urrezko Ezteiak eta 85 urte bete dituztenak omendu ditu

TTIPI-TTAPA 2014ko urr. 17a, 09:02

Doneztebeko kiroldegian ederki bazkaldu zuten Arkupeak elkarteko bazkideek. Fernando Etxeberria

Ortzegunean meza eta bazkaria izan zuten Donezteben

Bazkidearen Eguna ospatuko zuen Arkupeak Elkarteak urriaren 16an, Donezteben. Aurten ere, 85 urte eta Platino eta Urrezko Ezteiak egin dituzten bazkideak omendu dituzte. Zehazki, bikote batek egin ditu 60 urte ezkondurik, hamar senar-emaztek 50 urte bete dituzte elkarrekin eta 31 bazkidek 85 urte bete dituzte. Goizeko Mezaren ondotik opariak jaso dituzte omenduek eta gero bazkaria egin duten kiroldegian. Bazkalondoa ere luze joan zen, dantza eta kanta artean.

Bazkidearen Eguna ospatuko zuen Arkupeak Elkarteak urriaren 16an, Donezteben. Aurten ere, 85 urte eta Platino eta Urrezko Ezteiak egin dituzten bazkideak omendu dituzte. Zehazki, bikote batek egin ditu 60 urte ezkondurik, hamar senar-emaztek 50 urte bete dituzte elkarrekin eta 31 bazkidek 85 urte bete dituzte. Goizeko Mezaren ondotik opariak jaso dituzte omenduek eta gero bazkaria egin duten kiroldegian. Bazkalondoa ere luze joan zen, dantza eta kanta artean.

 

Omenduak

Aurten Platinozko Ezteiak, 60 urte ezkondurik egin du Hondarribiako bikote batek, Luis Sorzabalbere eta Trinidad Arruabarrenak.

Urrezko Ezteiak, Juan Bereau eta Mª Asuncion Mazizior (Arantza), Agustin Agirre eta Roxari Alkaiaga (Bera), Jose Ja­ba­lera eta Josefa Ubric (Bera), Jua­nito Maritorena­ eta Mª Joakina Eraso (Berroe­ta), Miguel Joakin­ No­­ble eta Mª Dolores Mindegia­ (Ezkurra), Jose Bela­rra eta Asuncion Telletxea (Do­­neztebe), Jose Antonio Elizegi eta Mª Carmen Berroeta (Goizueta), Norberto Irureta eta Mª Carmen Gamio­ (Irurita), Bernarda Alzuarte eta Fco Ja­bier Danbo­riena (Be­rroeta), Sabino Alduntzin­ eta Mª Pilar Martinez (Lei­tza) ospatu dituzte.

85 urteko bazkideak, berriz, Mª Carmen Lasa (Dona­maria), Mª Jo­sefa Ustarroz (Oronoz), Ines Arozena­ (Arano), Asuncion Martikorena (Bera), Roman Goikoe­txea (Bera), Asuncion Lasarte (Lei­tza), Carmen­ Cor­do­ba­­ (Amaiur), Jose Mª Olazar (Elgorriaga), Estefania­ Telletxea (Elizondo), Soledad­ Urrutia (Amaiur), Miguel Deskarga (Eratsun), Santia­go Olasagasti (Etxa­lar), Dolores Lujanbio (Goizue­ta), Gregoria Etxe­­­gia (Goizueta), Josefa Zubieta (Goizueta), Ma­­ria Zo­zaia (Igantzi), Juanita­ Arrizurie­ta (Leitza), Martin­ Iribarren (Igantzi), Trini­dad Arrua­barrena (Irun), Crispulo Zelaieta (Irurita), Visitacion­ Gallego­ (Bera), Mª Isabel Irazoki (Etxalar), Julia Olano (Lei­tza), Mª Jesus Azkarate (Leitza), Rosario­ Monaco­ (Leitza), Maria Sestorain­ (Leitza), Carolina­ Santos­ (Lesaka), Jose Arozena (Urroz), Nazario Larra­bu­ru­­ (Iruñea), Mika­e­la Iturral­de (Ziga) eta Tere­sa­­ Hualde­ (Baiona) dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!