Barberena anaiek irabazi dute Euskadiko arpana txapelketa Anizen

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 6a

Barberena anaiak, Nafarroako txapelketa irabazi zutenean 2012ko Sanferminetan. Artxiboko argazkia

Andoni Irigoien aniztarra eta Guillermo Etxenike iruritarra bosgarren izan dira

Gizonezkoen lehen mailako Euskadiko arpana txapelketaren finala jokatu zen urriaren 5ean, igande arratsaldean Anizko besten baitan. Pronostikoak betez, Ultzamako Iraizozko Josetxo eta Iñaki Barberena anaiak nagusitu ziren, Arostegiko Julen Kañamares eta Beuntzako Mikel Eugiren aitzinetik. Igor Esnaola eta Santi Aizpurua gipuzkoarrek osatu zuten podiuma.

Bikote bakoitzak honako 60 ontzakoari goitik beherako bortz ebaketa (enborra etzanda), 54 ontzakoari ezkerretik eskuinerako sei ebaketa (enborra zutik), 54 ontzakoari goitik beherako 6 ebaketa (enborra etzanda) eta 60 ontzakoari goitik beherako 5 ebaketa (enborra etzanda) eman behar zizkion.

Barberena anaiek 11 minutu eta 48 segundotan bukatu zuten bere lana. Kañamares eta Eugik 48 segundo gehiago behar izan zituzten (12’34”) eta podiuma osatu zuten Esnaolak eta Aizpuruak 14 minutu eta 31 segundo behar izan zituzten lanak burutzeko.

Lehenbiziko hiru postuak nahiko garbi erabaki baziren, laugarren posturako lehia gogorra izan zuten bertze hiru bikoteek eta 39 segundoren barrenean bukatu zuten hiruek lana. Laugarren postua Gerendiaingo Esteban eta Martin Pikabea anaiek lortu zuten (18’07”), bosgarrena Anizko Andoni Irigoien eta Iruritako Guillermo Etxenikek (18’31”) eta seigarrena Ruben Gumutio eta Aitor Loiola bizkaitarrek (18’46”).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun