Giro ederrean joan da Bertizko Ate Irekien Eguna

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 6a

Jende aunitz bildu zen Bertizen Ate Irekien Egunean. Alicia del Castillo

Doneztebeko Mendi Abesbatzak ere emanaldia eskaini zuen igande arratsaldean

Bertizko Jaurerria Parke Naturalak ate irekiko jardunaldia ospatu zuen igandean. Eguraldi gorabeheratsua izan zen, baina halere jendetza bildu zen ekitaldi ezberdinetan parte hartzeko asmoarekin.

Bertizko Jaurerria Parke Naturalak ate irekiko jardunaldia ospatu zuen igandean. Eguraldi gorabeheratsua izan zen, baina halere jendetza bildu zen ekitaldi ezberdinetan parte hartzeko asmoarekin.

Jardunaldia igande goizeko 10:30ean hasi eta 19:30ean bukatuko zen eta programaren baitan haurrentzako birziklatze-saioak, pintura, yoga, argazkilaritza, dantzariak, egurrezko eskulturen erakusketa, informazio-mahaiak, eta Bertizko Jaurerriko Lorategi Historiko-Artistikoan eta basoan egindako doako bisitak izan ziren, bertzeak bertze. Arratsaldean emanaldia eskaini zuen Doneztebeko Mendi Abesbatzak.

Bertizko Parke Naturalak 33.894 bisita jaso ditu aurtengo lehen seihilekoan, 2013an aldi berean izandako bisitak baino % 10 gehiago. Lorategi historiko-artistikoan, aurtengo urtarriletik ekaina bitarte 18.123 pertsona sartu dira, naturako interpretazio-zentroan, 9.817, eta basoan, 14.821 pertsona.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun