Larretxeatarrek irudikatu dute belaunaldi aldaketa Nafarroako lehen mailako aizkolari txapelketa nagusiaren kanporaketan. Oihan semea urriaren 5ean Etxarri Aranazen jokatuko den finalean izanen da, Floren Nazabal, Jon Rekondo, Ruben Saralegi eta Ander Erasunekin batera. Donato aita, aldiz, finaletik kanpo izanen da.
Irailaren 21ean jokatu zen kanporaketa Uharten. Aizkolari bakoitzak bi kana-erdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat moztu behar izan zituen, finalean izanen duten lanaren erdia. Floren Nazabalek garbi erakutsi zuen finalerako faborito izanen dela, 14 minutu eta 42 segundotan bukatu baitzuen lana. Jon Rekondo bigarren izan zen (15.33), Ruben Saralegi hirugarren (15.55), Ander Erasun laugarren (16.31) eta Oihan Larretxea bosgarren (17.14). Finaletik kanpo gelditu ziren Kañamares III. (seigarren, 17.29) eta Donato Larretxea (zazpigarren, 17.31),
Halere, maila galduko dutenak Manolo Kañamares eta Antonio Senosiain izanen dira, uko egin baitiote parte hartzeari, Juanjo Lopez ere ez zen aritu kanporaketan, baina eri zegoelako.