161 korrikalarik bukatu dute Sara Korrika lasterketa

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 2a

Bordeleko Benoit Cori eta Sara Korrika taldearekin ari den Murielle Miguelgorri ezpeletarra nagusitu ziren

Sarako bestei hasmenta emateko, Sara Korrika mendi lasterketa burutu zen irailaren 13an. 161 korrikalarik, 129 gizasemek eta 32 emakumek lortu zuten 10.300 kilometra luze eta 374 metroko desnibela duen lasterketa gogorra bukatzea. Gizonezkoetan, Bordeleko Benoit Cori nagusitu zen (42:13), Berako Fernando Etxegarai (43:08) eta Joseba La­rralderen ai­tzinetik (43:14). Laugaren Arantzako Ekaitza elkarteko Mikel Altzuri izan zen (43:23) eta bosgarren postua ere Ekai­tzako bertze korrikalari batek lortu zuen, Asier Apezetxeak (45:04). Hamar lehenbizikoetan sartu ziren Agerra Mendi Taldeko Ibai Iturria berata­rra (zazpigarren, 46:56) eta Sara Korrikako Pan­txo Saint Martin (hamargarren, 47:54).
 
Emakumezkoetan, Sara Korrika taldeko Murielle Miguelgorri ezpeletarra izan zen lasterketa burutzeko ordubete baino guttiago behar izan zuen korrikalari bakarra (59:54). Ur kirolak taldeko Sabrina Doyenard izan zen bigarren (1:01:33) eta Marie Noelle Laugier hirugarren (1:02:17). Eskualdeko korrikalariei dagokienez, Berako Gure Txokoako Garbiñe Iguaran bederatzigarren izan zen (1:06:55), Manttaleko Itxaso Irigoien lesakarra hamahirugarren (1:09:16) eta Sara Korri­kako Amaia Saint Martin hamaseigarren (1:10:29).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun