Sara Korrika

Joana GUERENDIAIN 2014ko urriaren 2a

Bestetako larunbatean Sara Korrika elkarteak lasterketa antolatu zuen. Bero sargoria izan arren 164 korrikalari hurbildu dira, hauen artean 34 neska, lasterketaren egitera. Aurten Benoit Corik irabazi du itzulia 42 minututan eginez, bigarrenak, Fernando Etxegaraiek 43’08” eman ditu eta Joseba Larralde 43’14”. Saratarrek lan ona egin zuten. Mutikoetan, Pan­txo Saint Martin 10. ailegatu da (47 minutu), David Nesprias 12. (48 minutu), Ximun Garcia Basurco 20. (51 minutu) eta Andoni Garbizu 54. (58 minutu). Nesketan, Murielle Miguelgo­rry ailegatu da lehena itzu­lia 59 minututan eginez, Pantxika Etcheve­rri­ak ordu bat eta 5 minutu eman ditu, Amaia Saint Martinek ordu bat eta 10 minutu, Claire Grillard-ek ordu bat eta 12 minutu eta Christine Iribarrenek ordu bat eta 14 minuta.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun