Irailaren 5ean Har Hitza elkarteak bilkura publikoa antolatu du Lur Berri gelan herriko etxeak Zuhalmendin zerri kintoa hazteko duen proiektuari buruz. Jojo Bidart izan da bilkuraren eramailea. Bilkurak arrakasta izan du 180 bat pertsona hurbildu baitira. Bilkuran atera diren kezkak ziren iturrien zaintzeari buruz, pottoken eremuen murrizteari buruz, proiektua turismoari lotua denez ez ote direnez azpiegituren garatzeari buruz… Mahai inguruko kideek jarrera ezin hobea izan zuten galdera hauei erantzunez eta eztabaida piztuz.