Udalbiltzarekin bat egin dute herriko 23 hautetsiek

Joana GUERENDIAIN 2014ko urriaren 2a

Mixel Guerendiainek aurkeztu zuen Udalbiltzak herrian egin zuen ekitaldia. Jean POUYET

Herriko kon­tseilu osoa Udalbiltzaren barne sartu da, orain arte ordezkari baka­rra zuen Sarak eta hemendik goiti 23 izanen ditu. Udalbiltza 1999an sortu da eta Euskal Herriko he­rriko etxe eta he­rri kon­tseiluen biltzarra da. Euskal herriko lehen ins­tituzio nazionala da, gaur egun 1425 udalbiltzarkide eta 177 auzapez sartzen dira proiektu ho­rretan. Irai­laren 15 ean, besta astelehenez Udalbiltzak eta Sarako Herriko kon­tseiluak ekitaldi instituzionala antolatu zuten plazan eta Euskal He­rri osoko auzapez eta hautetsien ordezkaritza zabala bildu zen. Ekitaldian Igor Aierbek Ataungo auzapezak, Battit Laborde Sarako auzapezak eta Mertxe Aizpuruak Usurbilgo auzapezak hitza hartu zuten.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun