Charles Ollivon

TTIPI-TTAPA 2014ko urr. 2a, 10:07

Berri onak bat ber­tzearen ondotik ageri zaizkie herriko errug­­bila­riei. Ekainean, Fran­tziako txapelketa irabazi zuen bere mailan SPUC taldeak; eta duela egun ba­tzuk­ Charles Ollivon Aviron Ba­yo­­nnais taldean ari den 21 urteko sen­per­tarra hau­tatu dute Fran­tziako selekzioaren ikastaroetan aritzeko. Ikastal­die­tan herrialde osoko 30 errug­bilari trebatuko dira­ selekzioak­ laster jokatuko dituen partidei begira­.  
Bizi­ki pozik eta ha­rro­ dago sailkatua iza­te­az. Maila horretarat hel­tzen den gazteenetakoa da 2 me­trako garaiera eta 110 kilo pisa­tzen dituen herrita­rra. Es­ke­rrak eman dizkio Aviron Bayonnais taldeari ainitz zor omen baitio. Ollivon­ek dio gai­tzeko maila erdietsi duela azken urteetan izan duen formakuntzari esker eta orain fruituak ageri direla. Baionan dituen trebatzaileek ere argi dute fisikoki­ prest dela goi mailako lanaren­tzat eta orain­dik gehiago ikasiko duela­ Fran­tziako jokalari hoberenekin for­makun­tzak egi­nez. Ollivonek pilota­ maite izan du ttikitatik; eta maiz aritu da joko hor­tan, hasteko aire har­tze denboran eskolan ibilki zelarik eta horrek errex­ta­sunak eta arintasuna ematen diz­kio. Dena den, errug­bia da­ oroz gainetik­ gusta­tzen zaion kirola. Ildo hortan aita, anaia eta hurbileko lagunak bidelagun izan ditu eta dauz­ka gaurko egunean ere. Nerabezaroan luzaz aritu­ da trebatzen Urdazuri aldean baina dioen bezala, gero noizbait urdina eta go­rriaren artean hautatu behar da. Eta dudarik izan gabe Aviro­nen hautua egin zuen. Senperen kadet mailan ari zelarik baionesak berak etorri zitzaizkion bila­ 16 urte zituela. Orain­ es­pe­ran­tza kontratua dau­ka Baionarekin 2016ra arte. TOP14 txapelketan jokatu behar dituen parti­dak eta selekzioaren ikas­tal­diak uztar­tzen ditu eta ator urdina janz­teko itxa­ro­penarekin las­terka segitzen du baloiaren gibeletik.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun