Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko IV. Bertsulari Xapelketa urriaren 4an hasiko da Muskildin eta bigarren kanporaketa Senperen izanen da urriaren 11n Larreko Kulturgunean 17:00etatik aitzinera. Battit Crouspere, Lur Renteria, Maddalen Arzallus, Maddi Sarasua, Miren Artetxe eta Xumai Murua ariko dira kantuan.
Kanporaketa hasi aitzin bertso giroa nabarituko da herrian, Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguna ere orduan izanen baita. Bertso Eskola Arrosak hartu du aurten topaketa bere herrian antolatzeko txanda, eta egitarau hau osatu dute. 12:00etan hasiko dira topaketak Larraldean eta ondotik bazkaria izanen da. Arratsaldean kantu ibilaldia izanen da eta arratsalde ilunabar aldean poteoa, talo jatea eta kale animazioa. Gaztetxean segida izanen du bestak. Bazkari eta saiorako sarrerak webgunean dira salgai urriaren 5a arte www.bertsosarrerak.eu orrialdean. Lotarako akanpatzeko tokia ere jarriko dute, baina gogorarazi dute oihal etxola norberak ekarri behar duela.