Hiri Hondakinen Mankomunitatetako urriko zozketa egin da

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 3a

4.319 zenbakiaren jabeak bi lagunendako bazkaria izanen du saritzat

Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, urriko zozketa egin da eta hauxe da zenbaki sariduna: 4.319.

Saria, bi lagunendako bazkaria izanen da. Aipatu, bertzalde, irailean ere ez zela zenbaki sariduna agertu. Hilabete hondarrean bukatu zen epea, eta beraz, orain ezin da saria eskatu.

Urriko zozketaren saridunak hilabete bukaera arteko epea izanen du saria eskuratzeko. Horretarako, urriaren 31 baino lehen Bortzirietako Mankomunitatera deitu beharko du: 948 635254.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun