Eskualdeko 1.170 lagun zeuden lanik gabe irail hondarrean

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 3a

Gehiago dira langabezia-prestazioa jasotzen ez dutenak jasotzen dutenak baino

Langabeziko datuetan ez du gorabehera handirik utzi irailak. 1.170 lagun zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak irail hondarrean, abuztuan baino 2 gehiago (%0,17aren igoera). Nafarroa osoko datuak kontuan hartuz, abuztuan baino 4 langabetu gehiago daude (%0,01).

Langabeziko datuetan ez du gorabehera handirik utzi irailak. 1.170 lagun zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak irail hondarrean, abuztuan baino 2 gehiago (%0,17aren igoera). Nafarroa osoko datuak kontuan hartuz, abuztuan baino 4 langabetu gehiago daude (%0,01).

Irailean 706 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, horietatik 66 bakarrik mugagabeak.

 

Gazteen artean goiti egin du langabeziak

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 530 lagun daude langabezian, abuztuan baino 7 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean ere abuztuan baino 17 langabetu guttiago dira, 517 langabetu denera. Langabezia 25 urtez beheitikoen artean igo da. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean 70 langabetu daude, abuztuaren baino 13 gehiago. Adin tarte horretako emakumeen artean ere 13 gehiago dira lanik gabe daudenak, 53.

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, eta irailean 11 langabetu gehiago dauzka, 761tik 772 langabetura pasatuz. Industria arloan, aldiz, 14 langabetu guttiago daude, 181 denera. Eraikuntzan hiru langabetu guttiago daude, 122 guzira. Nekazaritzan ere bi lagun guttiago daude langabezian, 19 lagun, baina aitzinetik lanik egin ez dutenen artean 76 lagun daude langabezian, abuztuan baino 10 gehiago.

Halere, bertze ondorio goibelago bat ere badute iraileko datuek, izan ere, langabezia-prestaziorik kobratzen ez dutenak (613 langabetu, %52,4) gehiago baitira kobratzen dutenak baino (557 langabetu, %47,6).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun