Nafarroako lehen mailako aizkolari txapelketaren finala jokatuko da urriaren 5ean, igandean 13:00etan Etxarri-Aranatzen. Irailaren 21ean Uharten jokatutako kanporaketako lehenbiziko bortz sailkatuak ariko dira lehian: Floren Nazabal (Etxarri Aranatz), Jon Rekondo (Leitza), Ruben Saralegi (Leitza), Ander Erasun (Aurtitz) eta Oihan Larretxea (Bera).
Aizkolari bakoitzak finaleko ohiko lana egin beharko du: lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko moztea. Floren Nazabal Nafarroako txapela bederatzigarren aldiz irabazten saiatuko da eta horri kontra egiten atzetik datorren belaunaldia.