Hasiera batean bazirudien udazkena hasi orduko egur loteak etxeetan egonen zirela, baina ez da posible izan, bideen egoera kaxkarra dela eta arazo handiak izan baitituzte zuhaitzak behar den tokira eramateko. Hau idazterakoan, zati txiki bat bakarrik eraman ahal izan dute toki egokira, handik gero etxeetara eraman ahal izateko.