Maingoneako teilatua eta pareten zati handia bota dituzte

Fernando ETXEBERRIA 2014ko urr. 2a, 11:52

1678ko agiri batean ageri da lehenengoz etxea

Denbora luzez egoera kaxkarrean egon da Maingonea eta orain,  teilatua eta pareten zati handi bat botatzea erabaki dute herritik kanpo bizi diren nagusiek, goiko argazkian ageri denez.
 
Ezkurrako etxe, baserri eta borden argazki bilduma liburuan etxe honen istoriaren laburpena ageri da. Lehen aldiz 1678ko urtarrilaren 9ko agiri batean ager­tzen da, orduan herriak zituen beste etxebizi­tzekin batera. Berezko izena Marijuangorena zen eta Miguel Miquelarena zen jabea. 1726an Maringorena izenarekin ageri da eta Juan Miquelarena da. Urtebete lehenago, arro­sarioko kofradiaren sorrera zela eta, Main­gonena izenarekin izendatzen dute eta kofradiako bazkide bat zen nagusia. 1864-1865, 1895 eta 1913ko agirietan Maringonea izenarekin ageri da. Azkenik, 1924 eta 2008ko paperetan gaur eguneko izenarekin ageri da: Maingonea.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun