Hasi da ehiza denboraldia eta ehiztariak hortxe dabiltza han eta hemen. Lehenagotik, halere, punteria zorrozteko Iturengo bestetan eguraldiagatik atzeratu zen plater tiroketa txapelketa jokatu zuten irail hasieran. Imanol Bazterrika gelditu zen lehena, bigarren Ixidro Bazterrika eta hirugarren Axier Apeztegia.