Nafarroako Lehen Mailako Aizkolari Txapelketako finalean izanen dugu Ander Erasun. Uharten irailaren 21ean jokatu zen kanporaketa eta laugarren gelditu zen. Honela, Etxarri-Aranatzen igande honetan, urriak 5, jokatuko den finalerako txartela lortu zuen. Nahiz eta Euskal Herriko Txapelketan kanpoan gelditu den 20 segundogatik, Nafarroako txapelketako finalarekin udari edo urteari bukaera ona ematen ari zaio, udan han eta hemen txapelketa edo erakustaldi guztietan maila ona erakusten aritu baita.