Eñaut Elorrieta ariko da kantari Euskararen Egunean

Fermin ETXEKOLONEA 2014ko urriaren 2a

Urdaiazpiko eta gaztaren pisua asmatzeko apostuak ikusmina piztuko du aurten ere. Artxiboko argazkia

Bazkarirako txartelak hilaren 3rako hartu behar dira

 Herriko gazteek antolatutako Euskararen Egunak bi egun hartuko ditu aurten ere, urri­aren 10 eta 11. Base­rrita­rrez jantzita etor­tzera ere animatu dute.
 
OSTIRALA, URRIAK 10
• 18:30ean Pintxo lehiaketa Errandonea ostatuan.
 
• 20:00etan hitzaldia herriko estalpean: Agoteak Zubietan ere!
 
• 22:00etan Mus txapelketa Errandonea ostatuan.
 
• 23:00etan kontzertua Guajiroen eskutik.
 
LARUNBATA, URRIAK 11
EUSKARAREN EGUNA
 
• 10:00etan hasita,artisauak egongo dira plaza inguruan. Gazta eta urdaiazpikoaren postua ere jarriko da, jendeak pisua asmatzeko apostua egin dezan.
 
• 10:00etan zaldi itzulia.
 
• 10:30ean trikitilarien itzulia herrian barna.
 
• 11:00etan joaldunak.
 
• 12:30ean herri kirolak.
 
• 14:00etan bertso bazkaria Agin Laburu eta Jexux Mari Irazurekin. Ondotik herriari buelta. Bazkarirako bi menu izanen dira, haurrentzat eta helduentzat. Txartelak San­txo okindegian eta Erran­donea ostatuan hartzeko epea urriaren 3an akituko da. Helduek 25 euro eta haurrek 12,5 euro ordaindu beharko dute. Jendeak erne egon beharko du, catering zerbitzua denez, egun horretatik aitzinera ez baita txartelik izanen.
 
• 17:00etan haur jokoak.
 
• 19:30ean Muxikoak.
 
• 20:00etan gazta eta urdaiazpikoaren zoz­ke­ta.
 
• 20:30ean Eñaut Elo­rrieta plazan.
 
• 00:00etan ESTU& LARRI plazan eta ondotik gaupasa OHARKABE taldearekin. Kontzertuetako sarrera: borondatea!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun