Irailaren 21ean akitu zen Arraunean San Migel Liga eta Hondarribiako taldea izan zen txapelduna. Nola ez, taldekideen artetik aipamen berezia eginen diogu Iker Mariezkurrena herritarrari. Argazkian ikus daiteke zeinen pozik hartu zuten irabazitako kopa. Zorionak guztioi eta bereziki Ikerri.
Kirol kontuekin segituz, irailaren 21ean Eneko eta Koldo Herrera anaiek Rural Kutxak antolatutako azken karrera izan zuten Arazurin. Koldo bertze lagun batekin bizkarretik hartua lehen postuan helmugaratu zen. Enekori, berriz, 3. postuan zihoala gurpila zulatu eta azkenean 4. postuan bukatu zuen bai karrera baita sailkapen orokorra ere. Irailaren 28an Diario de Navarrak antolatutako lehen karrera Logroñon izan dute.