Hiru puntuko lurrikara izan da

Joseba URROTZ 2014ko urr. 2a, 11:04

Irailaren 17an, seguraski lurrikara bat nabaritu izanen zenuten auni­tzek gure in­guruan. IGN Espainiako Geografia Ins­titutuaren arabera, epizentroa Urroz­ko dermioan izan zen, nahiz eta koordenatuak begiratuz gero, puntu hori Oizko lu­rretan egon. Uler­tze­ko moduan, Leur­tza­ko­ urtegitik Oizko men­dien muga aldera. Euskal Herrian lu­rrikarak pilatzen diren hainbat lerro dago, failak alegia, eta haietako bat da Liza­rra-Elizondo deitzen dena; kontua da, bi he­rri horien arteko le­rroan dagoela az­ken lurrikara honen epizentroa. 3,1eko indarra izan zuen, eta 3 kilometroko sakoneran, ez da larritzeko modukoa baina bai indar dezentekoa. Azken boladan Nafarroako lerro honek aktibitate haundi xamarra omen du. Baina ez ahal da gehiegi zakartuko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun