Malerrekako Kultur Ibilbidea ekitaldiz gainezka dator urrian

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 2a

Beira taldeak emanaldia eskainikp du larunbatean Sunbillako kanpinean. Utzitako argazkia

Urriaren 4an Beira taldeak joko du Sunbillako Ariztigain kanpinean

Malerrekako Euskara Zerbitzuak, Sunbillako, Elgorriagako, Beintza-Labaiengo eta Urrozko Udalek Malerrekako Kultur Ibilbidea antolatu dute. Kultur ibilbide hau antolatzen den bigarren urtea izanen da. Ibilbideak iaz izan zuen arrakasta ikusita, 2014an berriz ere egitarau erakargarri bat antolatu dute. Kultur Ibilbide hau 2014ko urrian eginen da. Urriaren 4an, larunbat arratsaldeko 7:30ean Beira taldea izanen da Sunbillako Ariztigain kanpinean. Jon Martin bertsolariak eta Igor Arruabarrena gitarra joleak osatzen dute Beira eta musikatutako bertsoak eskaintzen ditu. Aurten 800 dukado Sunbillako emakumezkoen maratoiaren kantua konposatu dute.

Urriaren 11n, Imuntzo eta Beloki ariko dira 17:00etan Elgorriagan. Triktilari eta panderojolearen emanaldiaz gain, eguerdian gaztagintza erakusketa bat eginen da eta 14:00etan herri bazkaria egonen da.

Urriaren 18an, Mikel Markez eta Erramun Martikorenak kantaldia eskainiko dute Beintza-Labaiengo elizan 19:00etan. Belaunaldi ezberdinetakoak badira ere, taulak batu egin ditu Mikel Markez eta Erramun Martikorena. Oharkabean, hau da, «elkarrekin kontzertuak ematen hasiko gara» erran gabe egin dute bat, adierazi izan dutenez.

Urriaren 25ean, azkenik, Kiki, Koko eta Moko pailazoak ariko dira Urrozko frontoian 17:00etan. 

Malerreka kantuz urriaren 4an Elgorriagan

Udazkenarekin batera Malerreka Kantuz abian jarri du berriz. Malerrekako Mankomunitateak. Urriaren 4an, larunbata, eguerdiko 12:00etan Elgorriagako karriketan barna ibiliko dira kantuan. Saioa herriko plazan hasiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun