Nafarroako hegaztien bosgarren jardunaldien ekitaldiak izanen dira asteburu honetan ere

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 2a

Hegaztiei eraztuna jartzeko tailerra eginen da larunbat goizean Gorramendin eta Lizartzun, Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik. Jon Martinez

Ortziral gauean tximeletak behatzeko ateraldia eginen da iruritan eta larunbat goizean hegaztiei eraztuna jartzeko tailerra Gorramendin eta Lizartzun

Nafarroako hegaztien bosgarren jardunaldiak antolatu dituzte Baztan-Bidasoaldeko hainbat erakundek. Irailaren hondar asteburuan egindako ekitaldien ondotik asteburu honetan ere izanen dira Baztanen eta Bertizen. Urriaren 5era arte, Bertizko Lamien aretoan Itxusi Argazki Taldearen hegazti eta paisaiaren inguruko erakusketa ere zabalik dago.

Nafarroako hegaztien bosgarren jardunaldiak antolatu dituzte Baztan-Bidasoaldeko hainbat erakundek. Irailaren hondar asteburuan egindako ekitaldien ondotik asteburu honetan ere izanen dira Baztanen eta Bertizen. Urriaren 5era arte, Bertizko Lamien aretoan Itxusi Argazki Taldearen hegazti eta paisaiaren inguruko erakusketa ere zabalik dago.

Urriaren 3an, ortziral arratsaldeko 6:30ean Juan Goñik “La migración de las aves, el viaje sin fín” hitzaldia eskainiko du Iruritako Jauregian. Arratseko 8etan, berriz, gaueko ateraldia eginen dute Iruritako plazatik abiatuta, argi tranpa batek erakarritako gaueko tximeletak behatzeko, ADEMAReko Tomas Latasaren eskutik.

Urriaren 4an, larunbat goizeko 9:30ean hasita, Baztango Gorramendin eta Lizartzun, hegaztiei eraztuna jartzeko tailerra izanen da Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik. Migrazioan dauden hegaztien behaketa eginen da Linus proiektuaren bolondresen eskutik. Hegazti nekrofagoen behaketa ere eginen da eta eguneko tximeletak hartzea eta behatzea ADEMAReko Tomas Latasaren eskutik. 10:00etan txango ornitologiko gidatua eginen da Mikel Mugiroren eskutik. 18:30ean, “Las aves: pasaje a la naturaleza” hitzaldia eskainiko du Victor J. Hernandezek Iruritako Jauregian. 20:30ean, “Aves, esencia de Libertad” olerki-errezitaldia eginen da Iruritako Jauregiko lirategian, Patricia Furlongen eskutik.

Urriaren 5ean, azkenik, igande goizeko 10:30ean txango gidatua eginen da Bertizko Jaurerriko Parke Naturalean, “Mírame Navarra al natural” eta Victor J. Hernandezen eskutik. Txango hau Bertizko Ate Irekietako Egunaren egitarauan dago. 14:30ean, Nafarroako Hegaztien V. Jardunaldien itxiera eta parte-hartzaile guztiendako adiskidetze bazkaria eginen da Oronoz-Mugairiko Urgain jatetxean (10:30ak baino lehenago erreserba eginda).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun